lunes, 3 de octubre de 2011

Zer espero dugu IKT-ez?


Gaur egun Ikt-ak ezin besteko tresnak dira eskoletan, beraz garrantzitsua da hauek zuzen erabiltzen jakitea. Horretarako funtsezkoa da zenbait argibide ematea, etorkizun batean irakasle izango garelako.

Pentsatzen dugu beharrezkoa dela internetetik informazio egokia bilatzen jakitea, izan ere milaka eta milaka iturri daude baina guzti horietatik oso gutxi dira baliagarriak. Beraz, irakasgai honetan, aipaturiko gai honen inguruko irizpide batzuk ematea garrantzitsua dela uste dugu. Baita beharrezkoak izango ditugun informazio iturri edo web guneen helbideak, bertatik materiala, ariketak, informazio orokorra.. atera ahal izateko.

Bestalde, entzuna dugu badaudela irakasleen foroak eta hauen inguruko informazioa izatea baliagarria dela uste dugu, noizbait gatazkaren bat, kezkaren bat... izanik, bertan argitu ahal izateko.

Horretaz gain, mota guztietako material digitalak -ordenagailuak, inpresorak, arbel digitalak...- lagun izango ditugu etorkizun batean eta hauek zuzen erabili beharko genituzke, hori dela eta, aurten hauen funtzionamenduaren eta erabilpenaren inguruko informazioa ematea espero dugu. Eta hauen barne aurki ditzakegun aplikazioak (word, excel, power point, movie maker, reproductor windows media...) ere behar bezala erabiltzen jakin beharko dugu, edukiak ikasleei behar bezala elarazi ahal izateko.

Azkenik, blog bat erabiltzen jakitea oso erabilgarri ikusten dugu; ikasleekin komunikatzeko, lanak bidaltzeko, hauek zuzentzeko, ikasleen dudak argitzeko... tresna hau oso erabilgarria da.






No hay comentarios:

Publicar un comentario